Langile bat zaurituta hiru metrotik jausi ondoren

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

Langile bat zauritu zen, bular aldean, asteazkenean Goizu­etan, Iskibil inguruan, lan istripu baten ondorioz. Hiru metrotatik behera jausi zen zubi batetik, oraindik argitzeko dauden arrazoiengaitik, eta Donostiako ospitalera eraman behar izan zuten. Istripua goizeko 10:00ak inguru gertatu zen eta anbulantziak ezin zuen erori zen lekura iri­txi. Horregatik suhiltzaileak atera behar izan zuten esku-ohe batean, inmobilizatu eta gero, eta ospitalera eraman zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!