GOIZUETAKO gasolindegia martxan jarri zen aurreko astean, baina igande gauean itxi beharrean aurkitu ziren arazo teknikoengatik. Bi egunetan zehar egon zen itxita, astelehenean eta asteartean, eta asteazkenerako berriz ere zabaldu zen gasolindegi berria. 48 orduz egon ziren goizuetarrak erregaia bota ezinik bertan.
Aurreko larunbatean hurbildu ziren lehen goizuetarrak erregaia, beraien ibilgailuetan, botatzera; aurreneko erregai litroak. Hilabetetako obren ondoren, zabaldu zen eraikina, eta nahiz eta lehen arazoak sortu aste honetan, gasolindegiak funtzionatzen du.
Lehen egunean bertan izan ziren GoizuKoopeko zenbait ordezkari ere, nola erabili erakusten, eta bazkideei txartelak banatzen.
Gogoratu behar da oraindik txartelak hartu ez dituenak estankoan ditu eskuragarri.
‘Super’ gasolina eta gasoila, aukeran bazkide diren eta ez direnentzat
Bazkideak zein bazkide ez direnak daukate aukera super gasolina eta gasoila botatzeko ibilgailuetan. Goizuetarrak bazkide txartelaren bidez egiten dira eta zerbait merkeago dute.
Gasolindegian erregaiaren prezioa; erositako prezioa baino 10 zentimo gehiago ordainduko dituzte bazkideek, eta 13 zentimo gehiago bazkide ez direnek.