Irabazleen izenak eman ziren atzo Sagardoetxean. Izan ere, hori egitea tokatzen zen Sagardoaren Lurraldeak antolatutako XVII. Sagar Uzta jai handian hasitako aurtengo Argazki Rallya bukatu ondoren.
Imanol Lorenzok eraman zuen bildumarik onenari saria; hau da, Sagardoaren Lurraldeko Sagardoa eta itsasoa esperientzia eta bertako produktuez osaturiko lotea. Bigarren sailkatua, berriz, Marian Martin izan zen, eta Sagardoren Lurraldeko Sagardoetxea eta sagardotegia esperientzia eta bertako produktuez osaturiko lotea eraman zituen etxera.
Erakusketa,hilaren 29a arte
Gaurtik hasi eta 2 astez, saritutako argazkiak eta parte-hartzaile bakoitzaren argazki bana ikusteko aukera izango da Sagardoetxean bertan antolatu den erakusketan.
Horretarako ordutegia hauxe izango da: asteartetik larunbatera 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara; eta igandetan 11:00etatik 13:30etara.
Publikoaren saria, Instagramen
Bestalde, datorren astetik aurrera Publikoaren saria jarriko da martxan.
Astero parte-hartzaileen argazkiak argitaratuko dira Sagardoaren Lurraldeko Instagram kontuan, eta atsegite gehien jasotzen dituen argazkiak Publikoaren saria irabaziko du.