Errioxan izan zen berriro Ibai Alba hernaniarra, igandean. Ventosa herriko duatloi krosean aritu zen, Errioxako aurtengo azkeneko proban, eta garaipena lortu zuen berriro! Proba gogorra izan zen, oso gorabeheratsua korrika zein bizikletan. Albak 1:13:36 denborarekin osatu zuen ibilbidea; Angel Marugan bigarrenari 4:52 atera zion, eta Jose Luis Zuñiga hirugarrenari 6:13.