Artisautza tailerra, Galarretaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 14a, 02:00

Eskualdeen Txokoa aurkeztu berri du Explore San Sebastian Region Bulebarreko turismo-bulegoak, eta bihar arte izango da Donostial­de­a­ren txanda. Eskualdeak eskaintzen dituen aukerak bertatik bertara ezagutzeko aukera izateaz gain, ekintza berezia izango da gaurkoan. Galarreta frontoiak artisautza tailerra eskainiko du Bulebarrean bertan, saskiak eta pelotak egiten irakasteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!