‘Xuhurra’ ipuina, herritarren esku

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 14a, 02:00

Ipuin bat argitaratu nahi du Koxka elkarteak, Xuhurra izenburuarekin. Desgaitasuna duetenek pairatzen dituzten oztopoen inguruko ipuin berezia da, izan ere, marrazkiak erliebedunak izango dira eta braile hizkuntza ere erabiliko da, itsuek irakurri dezaten. Hori dela eta, argitalpena garestitu egiten da, eta herritarrei laguntza eskatzea erabaki dute, hura finantzatzeko. Hernani Erabaki prozesuaren bitartez egingo da hori; 8.000 euro eskatu dira, eta ipuinaren alde bozkatzea, hernaniarren esku egongo da etzitik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!