Euskararen Ginkanak, Buruntzaldean parada

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 14a, 02:00

Eskualde mailan antolatu du­te, oraingoan, Euskararen Gin­kana, Kutxa Ekoguneak, Burun­tzal­deako Euskara Batzor­deak, eta Euskaltzaleen Topa­guneak elkarlanean.
Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1go edizioa izango da, eta gazteei dago zuzenduta. Zehazki, eskualdeko (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta edota Usurbilgo) 12 eta 16 urte bitarteko gazte­txoek hartu ahal izango dute parte lehiaketan.
Euskerarekin eta euskeraz dibertitzeko lehiaketa da, eta taldeka, hainbat proba burutu beharko dituzte partehartzaileek, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza ekologiarekin lotura daukatenak, eta eskualde mailako ikuspegiarekin.

Datorren ostegunera arte eman daiteke izena, lehiaketaren web orrian, lau laguneko taldeetan.

Lau laguneko taldeak osatu, eta datorren ostegunera arte izena emateko aukera
Lehiaketan parte hartuko duten taldeak, lau lagunekoak izango dira. Beraz, lauko taldeak osatu beharko dituzte esku­aldeko gazteek, eta datorren ostegunera arte izango dute epea, urriaren 19ra arte, lehiaketan izena emateko.
Internet bidez apuntatu be­har da, lehiaketaren web orrian: www.euskararenginkana.eus. Bertan daude argibideak, oinarriak eta xehetasun guztiak ere. Hala ere, lau laguneko taldeak osatzeko eta argibideak jaso­tzeko, gazteek jo dezakete baita ere beraien herriko Gazte­le­ku­ra edo Euskara Zerbitzura.

1.000 euroko eta 500 euroko sariak, bi talde onenek
Lehiaketak bi fase izango ditu. Aurrenekoan, internet bidezko probak gainditu beharko dituzte: aurkezpen bideoa egingo dute aurrena, eta beste lau proba, astero bat. Fase honetan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeak ariko dira finalean.
Finala abenduaren 1ean jo­katuko dute, Orona Ideon, eta bi talde onenek jasoko dute sari potoloa: irabazleak 1.000 euro, eta bigarrenak 500 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!