Gurasolagun ekimena, haurrek eta gurasoek elkarren artean euskeraz hitz egitea helburu duena, martxan jarriko da berriro datorren astetik aurrera. Astearte eta ostegunetan 16:45etatik 18:00etara ludotekan parte hartu ahal izango du nahi duenak, eskolako patioan edo aretoan. Bestalde, hileko astearte batean tailerra antolatuko da 16:45etan, eta horretarako aurrez izena eman beharko da.