Astigarraga, Hernani eta Urnietako parrokiek 3 eguneko jardunaldiak antolatu dituzte Solidarioak misio konpartituan lelopean, Frantzisko Aita Santuaren Ebanjelioaren poza eskutitzaren harira.
2017-2018ko kurtso pastoralari hasiera emateko helburuarekin, Astigarragan asteazkenean izango dira jardunaldiok, Parroki Elizan, arratsaldeko 18:30etan hasi eta iluntzeko 20:00etara. Eta, besteak beste, mahai ingurua izango da, Karitaseko lokalen inaugurazioa ere egingo da, eta pintxoak ez dira faltako.