Katarrapikaka lehiaketan, hiru laguneko lau taldek hartuko dute parte, eta izena eman daiteke, Amaia kafetegian, bihar arte, edo lau talde apuntatu arte. Debalde da, eta 18 urtetik gorako herritar guztiek hartu dezakete parte: «gustatuko litzaiguke adin tarte ezberdinetakoak izatea partehartzaileak», animatu dituzte herritarrak. Galdera eta proba ezberdinak gaindituz joan beharko dute taldeek, eta fase bakoitzean, talde bat kanporatuko dute, bi taldek finala jokatzeko. Sari potoloak ere izanen dira: 300 euroko txekea, herriko produktu sorta, eta kultur ekintzetarako sarrerak.