Beti defendatu dutela eta beharrezkoa dela azaleratu nahi izan du Astigarragako PSE-EEk Garraio Hiriari buruzko prentsa ohar bidez. Eta, era berean, salatu du «EH Bildu eta EAJ proiektu horren aurka egotea paradoxikoa» dela. Aldundiak abiarazitako proiektua izanik, «EH Bildu eta EAJren alderdikideek bultzatua» izan delako; «Markel Olanoren gobernuak bai, eta Martin Garitanorenak ere bai». Azken horiek, gainera, Garraio Hiriaren proiektua gobernu programan sartu zutela adierazi du PSE-EEk, eta egun proiektua geldirik egotearen arrazoia ekonomikoa dela, ez politikoa.