Hernani Gimnastika Klubeko taldeek orain arte praktikatzen aritutakoa erakusteko saioa egingo dute gaur kiroldegian, 11:00etan hasita. Gimnasia erritmikoan, benjamin mailatik senior artekoak ariko dira, eta gimnasia akrobatikoan, benjaminaurre eta benjaminak. Gimnastek 09:30etarako egon behar dute kiroldegian.