PARTIDUAK eten gabe ari da jokatzen azken boladan Endika Barrenetxea. Gainera jokoz oso ongi dabil, maila benetan altua emanez, eta gaur ere Galarretako estelarrean ariko da. Ostegunean garaipenak ihes egin zion eta gaur Etxeberria IVa izango du aurrelari bezala. Biak, Ezkurra eta Endika garaitzen saiatuko dira, baina ez da batere erraza izango.
Pasa den larunbatean izugarrizko garaipena lortu zuten gipuzkoarrek batera eta oraingoan gauzak ez dituzte errazak izango. Nafarrek bikote oso sendoa osatzen dute, txapeldun izandakoak dira batera eta faborito bezala irtengo dira gaur Galarretan.