Hernanin, partidu garrantzitsuenak

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 14a, 02:00

Asteburuan jokatuko diren bi partidu garrantzitsuenak Her­na­nin jokatuko dira. Gipuzkoako Txapelketaren 5garren jardunaldian, alde batetik lehen mailako jubenilek ariko dira eta bestetik senior mailakoak. Garikoitz Ariz­men­di eta Ekaitz Insaustik osatzen duten bikoteak Oiartzungo Oiarpe taldekoak izango dituzte aurkari, gaur kiroldegiko frontoian, 16:30etatik aurrera. Lehen mailako jubenilen partidua izango da.
Senior mailan, Ioritz Arrieta eta Markel Lizeagak jokatuko dute, 17:00etatik aurrera, Lazkaoko Lapke taldeko Zubizarreta eta Garmendiaren kontra. Lauak ere pelotari haundiak dira eta hernaniarren esperientzia lazkaotarren gaztetasunaren aurkako norgehiagoka izango da. Lazkaoko bi pelotariek enpresa profesionalekin aurrekontratua sinatua dute. 
Baita, gogoratu behar da Lizarra eta Elizondoko Txapelketa pribatuak aste honetan hasi direla. Eta bietan Hernaniko pelotari asko dabil­tza lehian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!