Neskek eta jubenilek bolada onari eutsi nahi diote

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 14a, 02:00

HERNANIKO taldeek partidu asko jokatu dituzte astean zehar, eta asteburuan ere partiduek jarraituko dute. Ema­ku­mezkoen Euskal Ligaren barruan Hernaniko neskek berdindu egin zuten ostegunean, Lakuaren kontra, etxetik kanpo, bana. 
Garaipena eta berdinketa erdietsi ondoren, azken bi jardunalditan, gaur garaipenaren bila irtengo dira Arizmendiren kontra, 16:00etan, Zubipen. Lau partidu erreskadan galdu zituen Hernanik, baina hobekuntza nabaria da eta gaurko etsaiak hiru puntu gehiago bakarrik ditu. Ez da gaindi ezin diren talde horietako bat. 

Jubenilek 5-2 irabazi zuten ostegunean Varearen kontra
Ohorezko Mailako jubenilek ere ostegunean jokatu zuten  eta 5-2 irabazi zuten Varearen kontra. Garaipen bikaina lortu zuten hernaniarrek eta azken postuetatik ihes egitea lortu dute. Zazpi jardunaldi jokatu dira eta hamaikagarren postuan daude kokatuak zazpi punturekin. Bihar zotzigarren jardunaldia jokatuko dute Eibarren aurka. Arratsaldeko 15:45etan hasiko da norgehiagoka Unben eta Hernanik emaitza positiboa nahi du lortu. 
Eibartarrak talde indartsua dira eta zaila izango da punturen bat lortzea. Seigarren daude kokatuak sailkapenean hamabi punturekin eta goiko postuetara begiratzen du talde aramagiñak.
Hala ere azken emaitzak indar haundia eman die hernaniarrei eta sustoa baino gehiago emateko prest dira.

Ohorezko Erregional mailak 1-0 galdu zuen Beti Gazteren aurka
Asteburu honetan ez du jokatuko mutilen talde nagusiak, hau da Ohorezko Erregional mailako taldeak. Bere partidua ostegunera aurreratu zen eta ez zuten emaitza ona lortu. Alderantziz galdu egin zuten Beti Gazteren kontra, 1-0. Lesakan jokatu zen partidua eta hernaniarrek denboraldiko bigarren porrota jasan zuten. Denboraldia hasi zutenetik sei partidu jokatu dituzte eta bina garaipen, porrot eta berdinketa dituzte. 
Beraz zortzi puntu batu ditu eta zazpigarren postuan dago kokatuta, baina asteburuko emaitzen zain egon beharko du jakiteko jardunaldi amaieran zein postutan geratuko den. 

Lehen garaipena bigarren taldeak
Bigarren taldeak, Preferente mailakoak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen ostegunean. Martuteneri 1-0 irabazi zion Zubipen eta azken postutik ihes egin du. Denboraldia gogorra izango da, baina hernaniarrak saiatuko dira jei­tsiera saihesten. 
Datorren astean  Mariño iznago dute aurkari, Irungo zelaian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!