Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatutako Sagastitik Kupelera egitasmoarekin bat eginda, ate irekiak egingo ditu gaur Iparragirre sagardotegiak. Sagarra biltzen ikasi, aurreneko muztioa nola elaboratzen den ikusi... denetarik egiteko aukera izango da 12:00etatik aurrera. Informazio gehiago: 943 550 328.