Lagunartekoa, gaur Landaren gazteek

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 14a, 02:00

Asteburu honetan ez dago errugbi jardunaldirik, baina Hernanik bi lagunarteko partidu antolatu ditu M16 eta M18 taldeentzat. 16 urte azpiko taldeak gaur, 11:00etan, Reigate Grammar School, taldearekin jokatuko du. 18 urte azpikoek asteartearako antolatu dute partidua, Queens College Taunton 1st taldearekin, arratsaldeko 18:00etan. Bi partiduak Landaren jokatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!