Pasa den asteko igandean, hilak 8, Donostian Hiru Hondartzetako krosa izan zen eta bertan Maitane Guerrero hernaniarrak bigarren postua lortu zuen nesketan. 10 kilometroko lasterketa da eta 37 minutu eta 25 segundo behar izan zituen amaitzeko. Igandean bertan eta Burgosen Eva Esnaolak maratoi erdian garaipena lortu zuen W55 mailan. Ordu bat, 33 minutu eta 48 segundoko denbora egin zuen.