Pausoka Eguna gaur, Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 14a, 02:00

Behar bereziak dituzten  hau­­rren gurasoen elkartea da Pausoka, urte osoan zehar bere seme-alaben integrazi­oa­ren alde lan egiten duena.  Egunerokoa da haien lana, baina gizartea sentsibiliza­tzea ere bilatzen dute. Horre­tarako ospatzen dute, urtero, Pausoka Eguna, gaurkoan Ur­ni­e­tan egingo dutena.
Goizeko 11:00etatik aurre­ra, Iparlateko aparkalekua gaztetxo eta helduez beteko dute «helburu on baten­ga­tik». Arratsaldera arte dene­ta­rik izango da: jolasak, ikus­kizunak, paellada...

11:00, Pausoka egunaren irekiera Kepa Gordoren etorrerarekin eta bere Pausokaren aldeko Gipuzkoako itzuliarekin. Aurreskua Jone Izagirrerekin eta Egape Dantza Taldearekin.
11:30, Tailerrak: kirol egokitua, aurpegien marrazketa, eskulanak, DJa, graffitiak, idazkera txinatarra...
14:00, Tailerren itxiera eta paellada.
16:30, Ikuskizunak: El coro de los colores, Oliver Nestar Eureka Dance taldearekin, Go!azen.
18:30, Porrotxen emanaldia. Pausoka Egunaren amaiera heliozko globoak askatuz.
*Egun osoan zehar, globo aerostatikoa eta sarbide askeko jumpinga izango ditugu.
*Ikuskizunerako eta paelladarako tiketak salgai, 5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!