Haundia egin zuten Jon Garaño astigartarrak eta bere kide Aitor Arregik pasa den Donostiako Zinemaldian. Izan ere, bertan estreinatu zuten ‘Handia’ beren pelikula berria, eta 2 sari lortu zituzten: euskal zinemari ematen zaion Irizar Saria eta Epaimahaiaren Sari Berezia.
Laster, zinema aretoetan
3 milioitik gorako aurrekontua izan duen eta euskaraz egindako film garestienetariko hau datorren astetik aurrera izango da zinema aretoetan ikusgai. Beraz, publiko zabalak ostiraletik aurrera izango du Altzoko haundiaren istorioa ezagutzeko aukera.