Pertsona helduen jokaera aldaketei buruz, ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 14a, 02:00

Azken urteotan, gizartearen zaharkitzearekin batera, gora egin du menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileen kopu­ru­ak, eta horiei laguntzen sa­ia­tzen dira Hernaniko Zer­bitzu Sozialetako lankideak. Bide horretan, Pertsona hel­duen jokaera aldaketei aurre egi­teko baliabideak tailerra es­kaini zuten 2010 eta 2014ga­rren ur­te­etan, eta garai horre­tan izan­dako arrakasta iku­sita, aur­ten ere errepikatzea era­baki dute.
Hain zuzen, hila­ren 23, 24 eta 25ean burutuko dituzte ikastaroari dagozkion sa­ioak, arratsaldeko 16:30e­tatik 19:30­e­tara, Biteri kultur etxe­an.
Hernaniko Udaleko Zer­bi­tzu Sozialetako sailak antolatu du Lahar Elkargoarekin elkar­lanean. Eta jakinarazi dute­nez, pertsonalki gonbidatu dituzte menpekotasuna duten 325 hernaniarren zaintzaileak.

Izenematea, beharrezkoa
Nahiz eta ikastaroa debalde izan, aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da parte hartu ahal izateko. Horre­tara­ko, harremanetarako bi bide jarri dituzte: 943 557 854 (Zerbitzu Sozialak) edo 663 05 72 23 (Lahar elkargoa).

Metodologia partehartzailea
Lau gairen inguruan osatu du­te ikastaroa: dementzien defi­nizioak; giza jokaera eta ikus­pegi konduk­tuala; jokaera ara­zo zehatzen aurrean jarrai­bideak; eta adineko pertso­nekin suertatu daitezkeen bestelako arazoei nola aurre egin. Horiek guztiak meto­dologia aktibo eta partehar­tzailea erabiliz landuko dira lau egunetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!