Herriko gazte eragile guztien indar erakustaldia bihar, Gazte Egunean bat eginda

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 13a, 10:39

Hutsune baten ondoren, buel­tan da Hernaniko Gazte Egu­na. Oraingo honetan, he­rri­ko gazte eragile guztiak ba­tu eta Gazte Mugimenduaren Ko­or­dinadora sortu dute, biharko Gazte Egunarekin emango diote hasiera beren lanari.

Goizetik gauera arte, zeregina
Bihar goizeko 11:00etan emango dio­te hasiera egunari eragileen aurkezpenarekin. De­ne­ra, 11 eragilek osatzen dute Gazte Mugimenduaren Koor­dina­dora, eta tarte horretan, ba­koi­tzak bere burua eta martxan dauzkaten proiektuak aurkezteko aukera izango dute. Ondoren, 12:00ak aldera hasiko da festa, txupinazo antzeko batekin.
Eguerdian, aurretik txartela erosi dutenekin, bazkaria egin­go dute, ohiko bazkalos­tea­re­kin seguraski luzatuko dena. Horiek guztiak Tilosetan izango dira eguraldiak laguntzen ba­du, eta bestela, Gaztetxean egingo dira.

 

Eztabaida eta jam session gaur, biharko beroketa

Gaztetxean bi zita izango dira; 18:30etan eztabaida, eta 22:00etan mikro irekia.

Gazte Eguna izango da bi­har­koa, Hernanin, baina gaur­ko beste bi zita jarri di­tuz­te, beroketa moduan: eztabaida batetik, eta jam session bestetik. Gaztetxean izango dira biak.
Batetik, 18:30etan hasita, gazte mugimenduaren bilakaera izango da eztabaidagai. Bestetik, jam session eta mikro irekia izango dira, 22:00etatik aurrera. Lehendik ere egin bada ere, oraingoan Gazte Egunarekin bat egin dute nolabait. Baina aurrekoan bezala, mundu guztia animatu dute parte hartzera.
Arratsaldeko 19:00etan elkar­tuko dira gazteak beren aldarrikapenak manifestazioan kaleratzera. Eta bukatzeko, Zartako-k eta Patxuko Nice taldeen kontzertuak izango dira, baita DJa ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!