Udal hauteskundeen urtea izango da datorrena, 2019a. Eta data hori buruan, lanean hasiak dira dagoeneko alderdi politikoak. Hain zuzen, gai hori hizpide hartuta, Herri Bilgunerako deia egin du Hernaniko EH Bilduk biharko. Arratsaldeko 19:00etan izango da bilera, Biteri kultur etxean.