Kamioi bat, sutan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 13a, 10:37

ezbeharra gertatu zen atzo goizean A15 errepidearen 166 ki­­lometroan, Zikuñagako ir­te­­­e­raren parean. Goizeko 08:50ak aldera kamioi bat sutan hasi zela jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, eta ondorioz, Donostiarako no­rabidean dau­­den bi bideak itxi egin behar izan zituzten.
Dirudienez, gurpilean hasi zen sua, baina ez zen kalte pertsonalik izan; gidaria ere, onik atera zen.
Goiz osoa iraun zuen trafiko mozketak; bitartean, ko­txeak Herna­nitik bideratu zituzten, eta kamioiak, aldiz, A1 errepidetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!