azoken herria bilakatuko da asteburu honetan Hernani, gaurtik hasita.
Atzoko jaieguna zela eta, gaur izango da osteguneroko azoka, eta beraz, Urbieta kalean postuak prestatzen hasiko dira goizeko 08:00etatik aurrera. Hori dela eta, Udaltzaingoak jakinarazi du ordu horretarako eremuak libre egon beharko duela, eta bertan aparkatuta dauden kotxeak kendu egin beharko direla; bestela, hori horrela ez bada, gruak eramango ditu.
Beste bi, bihar
Eta bihar, hileko bigarren larunbata izanda, Behemendiko azoka ibiltaria izango da Plaza Berrin goizean zehar, baita Bigarren Eskuko Azoka ere, Urbieta kalean edo Atsegindegin, eguraldiaren arabera.