Hernanin hasita, pausoz pauso Urnietara

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 13a, 10:34

pausoz pauso, poliki-poliki, indarra hartuz joan da Pau­soka Elkartea gure inguruan eta garrantzia berezia dauka Hernanin, gainera.
Indar hori irudikatzen du, batez ere, urteroko Pausoka Egunean, eta hala egingo du, berriro ere, bihar, Urnietan.
Dena den, motorrak bero­tzen hasiak dira dagoeneko, eta horretarako, ekimen berri bat jarri zuten martxan au­rreko larunbatean. Hernanin el­karteak daukan lokaletik ha­sita, Gipuzkoako Itzulia osa­­tzen hasi ziren orduan, Her­na­ni eta inguruko korri­ka­larien la­guntzaz: Hoki Gue­rrero, Eva Esnaola, Idoia Es­naola, Kepa Gordo, Iñaki Ba­ños eta Vicente Carmona.
Hernanin hasita, zortzi etapa osatuko dituzte, eta bihar bukatuko dute itzulia, Urnie­tako festa haundian. Korrika­la­riez gain, gainera, tarteka jen­dea gehitu zaie; Hernaniren kasuan, Luis Intxauspe alka­teak eta Isa Sanchez zinego­tzi­ak ere parte hartu zuten hasi­era honetan. Horrez gain, umeekin lan egiten duten beste elkarte batzuei ikusgarri­ta­suna emateko ere aprobetxa­tu da: Juneren Hegoak, Sanfili­ppo, Dravet eta Kemen, adi­bidez.

Festa eguna, bihar
Bihar izango da, ordea, festa haundiena. Korrikalariei goize­ko 11:00etan egingo zaie ongie­to­rria, eta horrekin hasiko da jar­dunaldia, Urnietako Erra­tzu­ko in­dustrialdean. Segidan ta­i­le­­rrak izango dira, eta gero, pa­ellada (txartelak salgai, Pau­so­ka­ren Urnietako lokalean), egu­er­­­dian. Hainbat ikuskizu­nek ani­­­ma­tuko dute bazkalos­tea, 16:30­e­­tan, eta Porrotxen ema­­nal­­diarekin emango zaio bu­ka­e­ra egunari, 18:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!