lekeition izan ziren aurreko asteburuan Hernaniko Musika Banda, eta bertako esperientzia hain positiboa izan zenez, lekeitioarrek aurrerago Hernanin eskainiko dute kontzertua, datorren urtera begira eta ez gaur, asteazkeneko Kronikak zioen bezala.
Gaurkoan izango da emanaldia, baina tuba bakarlariez inguratuko da oraingo honetan Hernanimo Musika Banda. Iluntzeko 20:00etatik aurrera daukate zita Musika Bandaren jarraitzaileek, Milagrosako kaperan. Beti bezala, sarrera debaldekoa izango da.
Bost bakarlari onenetakoak, Milagrosan
Tuba jaialdia antolatu du oraingo honetan Hermubak, eta horretarako, Espainiako tubajole onenetakoak gonbidatu ditu. Horiek dira, hain zuzen: Juan Carlos Ribelles, Beñat Etxabe Merino, David Muñoz, David Abellán eta Samuel Tejada Tejada.
Beraiekin batera sei pieza joko dituzte Musika Bandako kideek: March, I. Preludio, I. Allegro deciso, Barbarroja, Harlequin, eta The Green Heel. Azkeneko lauak egingo dituzte tubaren doinura.