Barraskilo Operazioa antolatu da ostegunerako

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Errausketaren aurkako mu­gi­men­duak 2garren Barraskilo Operazioa antolatu du hurren­go, urriak 26, ostegu­nerako.  Karabana 18:00etan abiatuko da Decathlonetik eta Lasarte, Zizurkil, Villabona, Andoain, Urnieta, Hernani, Añorga eta Antiguo zeharkatuko ditu.
Erraustegiaren obren bere­halako lan uztea eskatzen du errausketaren aurkako mugi­men­duak eta «borondate poli­ti­koa eskatzen diogu honda­kinen gaiari irtenbide mer­keago eta justuago bat ema­teko. Norabide horretan ausardiaz jokatzeko deia luza­tzen diegu bultzatzaileei eta interes pribatu eta partiku­larrak alde batera utzi eta gipuzkoarrontzat komeni­ga­rriagoak diren neurriak har­tze­ra gonbidatzen ditugu». 
Erraustegiaren aurkako mugimenduak hondakinen gaian badagoela alternatiba deritzo, «herri askotan aurrera eramaten ari da eta bataz beste %70 eko gaikako bilketa lortzen da, udalerri batzuetan %90era ere iritsiz. Dinamika horretan azken udalerri ba­tzuk batu dira, Urretxu (EAJ) eta Zumarraga (PSE-EE) kasu». 
Bi herri hauetan alderdi guztien adostasunarekin gai­kako bilketako %45 estandar ba­tetik %70era pasatu dira hon­dakin bilketan aldaketak eginaz eta eraginkortasunera joaz txipdun edukiontzi grisa, as­tean bi irekierarekin, alda­keta egina. 

«Adostasunak lortu dira eta bultzatu behar dira»
«Ikusten denez aldaketa txiki batzuek berehalako emaitzak ekarri dituzte eta gainera denetan interesgarriena hiru alderdi nagusien artean (PSE-EE, EAJ eta EH Bildu) ados­tasuna lortu dutela izan da. Hortaz alternatiba martxan da Gipuz­koako zati batean, mugi­men­dutik eskatzen diegu au­sardia politikoz jokatu eta neurri eraginkor horiek Gipuz­koa osora zabaltzea, batez ere biztanle askoko gune­etara. Neurri eraginkor horiek pro­bintzi guztian zabalduta erre­fux tonak asko murriztuko lirateke eta erraustegi garesti eta toxikoa ezereztatuko lu­kete, bide merkeago eta osa­sun­tsuagoak ahalbidetuz» dio­te erraustegiaren aurkako mu­gimendutik.
Bigarren barraskilo opera­zioan hori aldarrikatu nahi dute, «alternatiba badagoela, egingarria dela eta gainera merkeagoa eta osasun berme­ak errespetatzen dituela». 

Herri desberdinetatik igaroko da karabana
Bigarren karabana honek badu beste berrikuntzarik. Orain­goan autobidea kolapsatzea ez da izango helburua. «Orain­go­an zirkuitoa haunditu dugu herri gehiagotan gure aldarria presente izateko».

Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini babesa
Erraustegiaren aurkako mugi­men­duak babesa, maitasuna eta sustengua adierazi nahi diete Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini. «Herri­ta­rren autua bete zenuten, erabaki zuzena hartu zenuten eta gainera adostutako indem­nizazioak ordaindu ziren, legeak eskatzen zuen bezela. Lurraldeari dirutza aurreztu zenioten gaindimentsionatuta zegoen proiektua atzera botaz, osasuna bermatu zenutuen, eskerrak ematen dizkizuegu horregatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!