Buruntzaldeko Euskararen Ginkanaren 1.en edizioa antolatu dute Astigarraga, Hernani, Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek, Kutxa Ekogune-arekin batera.
Helburua da euskerarekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza ekologiarekin lotutako hainbat proba egitea. Talde irabazleak 1.000 euro irabaziko ditu, eta bigarrenak, 500.
Izen-ematea, 12-16 urteko lauko taldeei zuzendua, irekita dago, urriaren 19a arte: www.euskararenginkana.eus.