Tuba jaialdia eta lekeitioarrak etzi, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 11a, 02:00

musikaren asteburua izango da hau, eta horren iragarle izan­­go da beste behin Her­na­niko Musika Banda. Etzi es­kaini­ko du kontzertua, os­ti­ra­lez, Milagrosako kaperan, ilun­­­tzeko 20:00etan hasita. Ez da nolanahiko emanaldia izan­go, izan ere, tuba ba­karlariak bertan izango dira, baita Lekeitioko Musika Ban­dako kideak ere.

Bost bakarlari, tuba jaialdian
Hain zuzen, bost bakarlari izango dira oraingo honetan Tu­ba Jaialdian: Juan Carlos Ribelles, Beñat Etxabe , David Muñoz, David Abellán eta Samuel Tejada. Ba­koitzak pie­za bat joko du, baina beste bi doinu ere izan­go dira, herna­niar eta lekei­tioar musikarien esku  egongo direnak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!