Asteburu musikatua, alboka doinuak tartean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 11a, 02:00

Beste urte batez, eta hau da 24garrena, albokariek zita be­rezia izango dute asteburu ho­netan Hernanin. Izan ere, la­runbata eta igandean egingo du­te, hain zuzen, urteroko to­pa­keta. Goizeko 11:30etan ha­si­ta, alboka doinuek zipriztin­du­ko dute herriko Kaxkoa, ete­nik gabe, iluntzera arte.
Albokariek, gainera, beste hainbat musikarien laguntza izango dute.

Albokaldia, eguerdian
Udaletxeko arkupeetan egingo dute aurreneko topaketa, la­run­­batean; goizeko 11:30etan, al­bokari, panderojole eta albo­ka­zaleek egingo dute bat ber­tan. Ondoren, Kaxkoan zehar egingo dute kale buelta alboka taldeek, eta eguerdiko 13:00e­tan izango dute zita nagusia: Albokaldia. 
Tilosetan (edo Atse­gin­de­gin) eskaini­ko dute emanaldia Araba, Biz­kaia, Gipuzkoa, Ipa­rralde eta Na­farroatik etorri­tako albo­kari taldeek. Bertan izango da, baita ere, alboka egileen azoka. Santa Barbara elkartean bazkalduko dute, eta arratsaldez, kale buelta errepikatuko dute, taldeka.

Igandean, Bidaia taldea
Aurtengo 24garren edizioa m­o­du berezian bukatuko dute, Bi­daia taldearen kontzertua­re­kin. Arratsaldeko 18:30etatik aurrera aurkeztuko dute Hitza diska berria, Milagrosako ka­perako emanaldian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!