‘Xuhurra’ proiektuaren aurkezpena Koxkak, herritarren babesa lortzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 11a, 02:00

Ipuin bat argitaratu nahi du Koxka elkarteak, berezia izango da, eta beraz, garestia. Horregatik, Hernani Erabaki prozesuaren barruan sartzea erabaki du elkarteak.
Hortaz, herritarren babesa beharrezkoa izango dute, prozesu partehartzailean aukeratutakoa izateko. Hori horrela, proiektua aurkeztu egingo du­te gaur, arratsaldeko 19:00e­tan, Biterin. Jexux Eizagirrek egingo du ipuinaren aurkezpena, eta Juan Karlos Alonso psikologoak defendatuko du proiektu osoa.

Gizartearen alde iluna
Jakinarazi dutenez, ipuina «des­gaitasuna duten pertsonek egina izan da. Hortaz, des­gaitasuna dutenek egunero gainditu behar dituzten trabak dira ipuinaren argumentoa. Injustizia jasaten dituzten bestelako taldeak ere azaltzen di­ra: emigranteak, etxetik kalera bidalitako jendea, banketxeen abusuak pairatutako aiton-amonak… beraz, ipuin osoa da gizarte honen alde ilunaren ispilua, eta salaketa».
Gainera, testua braileraz ere egongo da, eta Miguel Oribek egindako irudiek erliebea izango dute itsuek antzemateko.
Hori dela eta, garestitu egiten da proiektua. Guztira, 18.000 euro izango dira; Aldun­diak 3.000 euro emango ditu, Oro­nak 300 euro, eta Hernani Era­bakin 8.000 euro eskatu dira, herritarrek bozkatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!