Ekimenaren berri gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 11a, 02:00

Herenegun Udalaren babesa publiko egin ostean, herritarren babesa bilatzeari ekingo diote orain Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteko kideek. Bide horretan, Ikusmen Mu­rriz­tua Dut bereizgarriaren  eta kanpaina osoaren berri ema­teko hitzaldia eskainiko dute gaur, arratsaldeko 19:00­e­tan hasita, Biterin.

Duela lau urte, bereizgarria
Helburua, beraz, herritarrengana iristea izango da, izan ere, Amaia Guereñu elkartearen ordezkariak aurkezpenean azaldu zuenez, «askotan jendearekin gaizki ulertuak izan ohi dira, gizartean zabalduta dagoen ustea delako ‘ikusten duzu edo itsua zara’». Eta berak dioenez, askotan ez da hala, ikusmen murriztua izatea da «pixkanaka ikusmena galtzea, itsu geratu arte», eta horrelako kasuetan, «ez duzu ezer adierazten, beraz, nola ulertuko dira nire jokabideak?».
Testuinguru horretan sor­tu zuten bereizgarria, bi as­mo­rekin: «giza interakzioa ho­betzea eta sentsibilizazioa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!