Jai egunak datozela-eta, aste honetako partidu batzuk aurreratu egin dira, eta saskibaloiko 2 taldek gaur eta bihar jokatuko dituzte aste honetako partiduak. Senior mailako emakumezkoen taldeak gaur jokatuko du kiroldegian, 20:30etan hasita Oiarsoren kontra. Bigarren probintzialeko senior gizonezkoek, berriz, Antonianos kiroldegian jokatuko dute bihar, 11:00etan Zarautzen kontra.