Asteburuko emaitzen ondoren argi geratu da, uste bezala, Agin Laburu astigartarrak eta Unai Agirre hernaniarrak tokia lortu dutela Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetan. Ez, ordea, Unai Gaztelumendik.
Azken final laurdena datorren larunbatean Tolosako Beotibarren egingo da, eta horren ondoren jakingo da zehatz zein 18 bertsolarik jarraituko duten orain dela 4 urteko finalean izan ziren 6 bertsolariekin batera. Hala ere, dagoeneko jakina da Hernaniko Iraulio Panttalone bertso kabiko 5 kide izango direla finalaurrekoetan: aipatutako biak eta Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi.