Aniztasun Astea egin da Astigarragan, pasa den astean. Helburua izaten da Astigarragara bizitzera etorritakoek eta bertan jaiotakoek elkar ezagutzeko aukera izatea. Hain zuzen, horri lotuta, munduko hainbat txokotatik etorritako astigartarrek beren gastronomian ohikoak diren platerak prestatu zituzten larunbatean, eta denetik probatzeko aukera izan zen, musikak eta dantzak lagunduta.