Deustoren kontra berdinduta, etxeko aurreneko puntua

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 11a, 02:00

Etxeko aurreneko puntua lor­tu zuen Mundarrok larun­ba­teko partiduan. Bina berdindu zuen Zarkumendegin, Deus­toren kontra.

Erasoetan, kementsu
Aurreneko zatia oso ondo jokatu zuten astigartarrek; kanpotarrak izan ziren ge­hia­gotan baloiaren jabe. Baina, ha­la ere, etxekoek arrisku sentsazio haundiagoa sortu zu­ten erasora jo zuten ba­koitzean.
Gauzak horrela, 2 taldeek eutsi egin zioten, eta atse­de­naldira markagailua zeroan zegoela iritsi ziren.

Kanporatzeak, tarteko
Bigarren zatian, berriz, de­zen­te aldatu zen egoera. Deusto nagusi izan zen, eta 0 eta 2 aurreratu zen mar­ka­gailuan.
Partidua bukatzeko 15 mi­nu­turen faltan, ordea, epail­e­ak Deustoko jokalari bat kan­poratu zuen, eta as­ti­gartarrei itxa­ropena piztu zitzaien. Eta bai­ta ondo apro­betxatu ere; 10 mi­nutu baino gutxiagoren fal­tan, au­rre­ne­ko gola egin zuen Mun­darrok, azkar ateratako kor­­ner bati esker. Partidua bukatzeko azken minutua falta zela, berriz, bigarren gola egin eta bina berdintzea lortu zuten. Kan­po­ta­rrek, beraz, pun­­­­tu bakarrarekin kon­for­ma­­tu be­har izan zuten, eta gai­nera, 2 jokalari gutxia­go­re­kin bukatu zuten norge­hia­go­ka.
Hurrengo aurkaria Oiartzun izango du Mundarrok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!