Urtero antolatzen dute Errenterian Eguberrietako Kantu Txapelketa, eta aurten, Astigarraga ordezkatua izateko aukera luzatu dute. Hain zuzen, 8 eta 15 urte bitarteko haur eta gazte taldea osatu nahi da, eta horregatik, deia egin diete herritarrei, animatu eta ekimen berri honetan parte hartzeko. Interesa dutenek, gaur dute azken eguna izena emateko, Kultur Etxean.
Gainera, jakitera eman dutenez, Aiztondo abesbatzako zuzendaria ere baden Igor Arroyo izango da taldea zuzenduko duena. Eta abendua bitarte astean entsegu egun bakarra izango da, taldekideen artean aukeratzen den egun eta orduan.
71garren edizioa
Errenteriako Ereintza elkarteak antolatuta, Gabonetako Kantu Txapelketaren 71garren edizioa izango da aurtengoa. Hain zuen, 1946garren urtean hasi ziren antolatzen, hasieran bakarrik herritarrekin.