Datorren urtean ere udal egutegia argitaratuko du Udalak, eta hori osatzeko, argazki bila dabil. ArkitekNatura argazki lehiaketa jarri du martxan horretarako, eta beraz, arkitektura eta natura uztartzen dituzten Hernaniko argazkiak aurkezteko aukera izango dute herritarrek hilaren 21era arte. Denera, 13 argazki aukeratuko dituzte, hilabete bakoitzeko bat eta beste bat portadarako. Horiek, irabazleek, 40 euroko balea eskuratuko dute Berriak merkatari eta ostalarien elkarteko saltokietan gastatzeko.