Izenematea irekita, ostiralera arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 10a, 02:00

Aldaketa nabarmenarekin ha­siko da igandean Herna­ni­ko Xake Txapelketa, aurten­go­an, Kixkal tabernan izango dira jardunaldiak, igandero, arra­tsaldeko 16:00etatik au­rre­ra. 
Igandera arte ez da hasiko txapelketa, baina horren au­rre­tik egongo da irekita izena emateko epea; parte hartu nahi duenak, ostirala baino lehen. Horretarako, bi aukera daude: Kixkal tabernan bertan eman daiteke izena, edo emailez, xake­kiskal@­gmail.­com helbidean. Momen­tu­an zehaztu beharko dira izen-abizenak, eta telefono zenbaki bat edo email bat; gainera, 5 euro ordaindu behar izango di­ra; langabetu, 18 urtetik be­he­rako gazte, ikasle eta 65 ur­tetik gorakoen kasuan, do­an izango da izenematea.

Guztira zazpi jardunaldi, igandeetan
Igandetik aurrera, zazpi jar­du­nalditan jokatuko da txa­pel­keta, azaroaren 16era arte. Horietatik, bi atseden hartzeko aukera izango dute partehartzaileek, baita bi jokalarien artean adostuz gero, as­tean zehar jokatzekoa ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!