Erremonteko saski eta pelotak egiteko tailerra, Bulebarrean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 10a, 02:00

Eskualdeen Txokoa, ekimen berria jarri du martxan Explo­re San Sebastian Region Bule­barreko turismo-bulegoak, eta aurreko asteazkenetik datorren igandera arte, Donostial­dearen txanda izaten ari da.
Ekimen hori prentsaurrean aurkeztu zuten aurreko os­tegunean, eta bertan izan zi­ren Maite Cruzado, Gipuz­koa­ko Fo­ru Aldundiko Turis­mo zuzendaria; Ainhoa Amun­da­rain, Do­nos­tialdea eskualdeko tu­ris­­­mo arduraduna; eta Jon Zu­lu­eta, Beterri-Buruntzako pre­sidentea eta Andoaingo zinegotzia.


Larunbatean, artisau-tailerra Bulebarrean
Eskualdeko Txokoa ekimena ja­rri du martxan Kultura, Tu­ris­mo, Gazteria eta Kirola de­par­tamentuak «Gipuzkoako es­­­­­­ku­­aldeetako herriak eta tu­rismo baliabideak ezagutzera ema­teko helburua izanik, bai hiriburuko turismo sektoreari, baita, oro har, Donos­tia­ko eta Gi­puzkoako biztanleei, bai­ta Explore San Sebastian Region turismo bulegora gerturatzen diren turistei ere», azaldu zu­ten bertan.
Horren bueltan, aste honetan zehar izango da Her­nani eta inguruko herrien txan­da: «ber­tako tu­ris­mo es­kaintza ber­­tatik bertara ezagutzeko au­kera izango da». Ekintza bereziak ere egingo dituzte asteburuan; larunbatean izango da Hernaniren txanda: Galarreta frontoiak erremonteko saski eta pelotak egiten ikasteko artisau-tailerra egingo du Bu­le­barrean. 
Eta igandean, Astigarra­gako Sagardoetxeak sagardoaren elaboraziorako prozesua azalduko dute, bertatik bertara, familia osoarentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!