Berdintsuen arteko norgehiagoka izan zuten atzo Euskal Ligako neskek Zubipen. Aurreneko zatiaren erdialdean sartu zuten gol bana bi taldeek, baina askoz ere aukera gehiago izan zituzten hernaniarrek, ejekutatzen jakin ez zituztenak. Bigarren zatian indartsuago atera ziren Arrasateko Arizmendi taldekoak, eta hala lortu zuten partidua beren alde jarri eta errematatzea (1-2).