Astigarragak Oroimena Bizigune proiektuan parte hartuko du

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 11a, 02:00

Bakearen kultura sendotzeko asmoarekin Aldundiak mar-txan jarritako Oroimena Bizigune proiektuan parte hartuko du Astigarragak. Egitasmo hori Buruntzaldeko 18 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburua Buruntzaldeko iragan bor-titzari buruzko ikus-en-tzunezkoak sortzeko tailerrak egitea da.
Tailerrok urriak 20 eta 21ean Hernanin antolatuko dira, eta Astigarragako gaz-teek proiektuan parte har-tzeko deia egin du Udalak. 3-4 astigartarrek parte hartu beharko dute proiektuan, eta hizketa eta hausnarketa tailerrak egingo dira lehenik, geroago ikus-entzunezko a-riketa bat aurrera eraman ahal izateko. Hain zuzen ere, hainbat herritako bizila-gunekin memoriaren ingu-ruko iritziak jaso eta grabatuko dira kalean bertan. Izena emateko: 943 33 52 40; alkatetza@astigarraga.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!