Gertu zeuden, eta dagoeneko badirudi lortu dutela, nahiz eta ofizialki datorren larunbatean jakingo den zein diren finalerdietan egongo diren 18 bertsolariak. Printzipioz, beraz, bertan izango dira Unai Agirre hernaniarra eta Agin Laburu astigartarra.
Ez dira bakarrik egongo, izan ere, beraiekin batera, Hernaniko Iraulio Panttalone bertso kabiko harrobiko beste hiru bertsolari ere izango dira: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi. Azken hiru hauek duela lau urteko finalean egoteagatik lortu dute zuzeneko txartela finalaurrekoetara.
Tolosako saioaren ondoren, behin betiko sailkatuak
Nahiz eta puntuaketagatik argi dagoen Agirre eta Laburu bertan izango direla, datorren larunbatean Tolosako Beotibarren egingo den azkeneko finalaurdenaren ondoren jakingo dira 18 sailkatuen izen-abizenak.