Hasieratik hilabete pasa ondoren, gaur emango zaio bukaera Kolonbiako bake prozesuari eta giza eskubideen errealitateari buruzko zikloari. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da azkeneko saioa Biterin, dokumental eta solasaldiarekin.
Mundubat Fundazioarentzat Unai Aranzadi zuzendariak ekoitzitako La paz insurrecta dokumentala ikusi ahal izango da. Bertan azaltzen duena da: «oraindik ez dago inongo pakerik Kolonbian. Izan ere, keinu bakarra armen isiltasuna da, konfliktoak diharduen artean. Itxaropena bai, bakearena, giza eskubideena eta justiziarena…horiek guztiak bete daitezen».
Ondoren, solasaldia izango da Javier Orozcorekin, Asturiasko Errefuxiatu Kolonbiarren Programaren arduradunarekin.
Zikloa, elkarlanean
Irailaren 14tik gaur arte egindako zikloa elkarlanean antolatu da Mundubat, Amher, Kontrakantxa eta Molotoff irratiaren artean.