Josean Yanciren lanak, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 9a, 02:00

Pintura erakusketa ikusgai dago Biterin, Josean Yanci Urtasun hernaniarraren lanekin. Ostegunera arte egongo dira bertan, 2015etik gaur arte sortutako artelanak. Orbanekiko interesa berreskuratu du Yancik horietan, kolorearen erabileratik eta espresionismotik urrunduz, baina zantzu poetikoa alde batera utzi gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!