Euskararen Ginkanak eskualdeko edizioa izango du orain

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 9a, 02:00

Eskualde mailan ere egingo dute Euskararen Ginkana aur­­ten, eta Buruntzaldeak izango du berea. Elkarlanean antolatu dute, Kutxa Ekoguneak, Bu­runtzaldeako herrietako Eus­kara Zerbitzu eta Gaztelekuek, eta Euskaltzaleen Topaguneak; eta helburua da, «euskerarekin eta euskeraz dibertitzea».

Izena emateko epea, zabalik
12 eta 26 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da Buruntzaldeako Euskararen Ginkana, eta aurreneko edizio honetarako, dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, urriaren 19ra arte. Internet bidez apuntatu behar dute: www.euskerarenginkana.eus. Eta bertan dago lehiaketari buruzko informazioa ere. 
Edozein kasutan, Herna­ni­ko Gazte­lekuan edota Euskara Zerbitzuan ere emango dituzte argibideak, eta baita taldeak osatzen lagundu ere.
Izan ere, lau laguneko taldetan eman behar da izena, taldeka lehiatuko baitira, Gin­kanaren proba ezberdinetan. Aurreneko probak, internet bidez egingo dituzte; eta lau talde onenen artean egonez gero, abenduaren 1ean jokatuko dute finala, Orona Ideon. Sari potoloak jasoko dituzte, Euskararen Ginkana honetako bi tal­de onenek!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!