Malagara bidaia antolatu zuen Goiz Eguzki jubilatuen elkarteak, iraila bukaerarako. 60 bat lagun animatu ziren, Malagako txoko eta herri berezienak bisitatzera. Irailaren 24an joan eta urriaren 1ean bueltatu, Aranjuez, Nerja, Fuengirola, Ronda, Marbella eta Puerto Banus bisitatu zituzten, besteak beste. Rondako zezen plazaren aurrean atera zuten taldeko argazkia, atzean zezenaren eskultura zutela.