Eskualdeka, topaketak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, «elkarteek foru erakundearekin egin beharreko tramiteak errazteko asmoz». Prozesu horren barruan, gaur egingo dute Buruntzaldeako elkarteekin bilera.
Hernanin izango da topaketa hori, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:30etan hasita, bilera gelan. Bertara deitu dituzte, eskualdeko elkarte guztiak, beraien ekarpenak eta proposamenak egin ditzaten. Bertan izango da Joseba Muxika Herritarren Partaidetzako zuzendaria, eta baita dirulaguntzak eta elkarteekiko tramiteak kudeatzen dituzten Foru Aldundiko teknikariak ere, proposamenen bideragarritasuna aztertzeko.
Aurreikusten dute, gainera, bigarren txanda bat ere egingo dutela, eskualdean.
Buruntzaldeako elkarte guztiei luzatu diete deia, bertaratu eta ekarpenak egiteko.
Eskaera nagusietako bat, 2016 eta 2017ko aurrekontu irekien prozesuan
Aldundiak jakinarazi du, hain justu, elkarteen eta Aldundiaren arteko harremana azkartu eta desburokratizazioan sakontzea izan dela eskaera nagusietako bat, 2016 eta 2017ko aurrekontu irekien prozesuaren barruan, herriz herri egindako bileretan.