‘Ander’: gizon peruar batez maiteminduko den baserritar baten istorioa

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 14a, 02:00

Hilaren 31n, arratsaldeko 18:00etan hasita, Ander pelikula doan ikusteko aukera izango da Kultur Etxean. Baserrira lanera etorri den gizon peruarraz ustekabean maiteminduko den baserritar baten istorioa kontatzen du, eta filmaren aurkezpena Roberto Castón zuzendariak egingo du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!